Mezularia
Euskara Tourrean
'Euskara ikusi eta entzungo da Senperen eta Ezpeletan'
Battitte Coyos euskaltzainak baieztatu du Frantziako Tourrean euskarak lekua izango duela; seinaleak elebitan jarriko dituzte, eta Senperen eta Ezpeletako helmugan euskaraz ariko dira mintzalariak.
-
5:24 min
Senperen hasi eta Ezpeletan bukatuko da Frantziako Tourreko etapa. Lasterketaren zuzendaritzari euskara aintzat hartzeko eskaera egin zion Euskaltzaindiak, eta erantzuna baikorra izan da. Battitte Coyos euskaltzainak 'Mezularia'n hitz egin digu.