Mezularia
Elikagunea
'Geroz eta gehiago begiratzen diogu jaten dugunaren kalitateari'
Xabier Izagirre Elikagunea hauspotu duen gazteetako batek azaldu du 'Mezularia'n proiektuaren filosofia: 150 kilometroren bueltan ekoitzitako lehengaiak salgai eta dastatzeko moduan jarri dituzte.
-
12:45 min
Euskal Herrian ekoitzitako elikagaiak sustatuz eta kontsumo eredua eraldatuz, lehen sektorea indartu nahi du Azpeitian abian jarri berri duten Elikagunea proiektu kooperatiboak. Ez da denda soila, produktu eta jakiak saldu ez ezik, sukaldean horiek prestatu eta salgai jartzen dituzte, baita hitzaldi eta tailerrak eman ere. Xabier Izagirrek eman du 'Mezularia'n horien guztien berri.