Mezularia
Ingurumena
Ezkaba mendian haritz eta arte ezkurrak ereiteko boluntario bila ari dira
Mikel Baztan Iruñeko lorezainen buruak eman digu larunbaterako prestatu duten ekimenaren berri. Basoak leheneratzeko helburuz egingo dute landaketa, eta parte hartzera deitu ditu herritarrak.
-
5:07 min
Iruñeko Udalak aukera emango die herritarrei ingurumen arloko boluntario lanean aritzeko: haritz eta arte ezkurrak ereingo dituzte Ezkaba mendiko jabetza publikoko lursailetan, basoa leheneratzeko. Jardunaldian parte hartzeko gonbitea egin die 'Mezularia'n Mikel Baztanek elkarte eta norbanakoei.