Itxi

Mezularia

Ultzamako biogas planta

'Iruzurra egiteko sare bat garatu zela agerian geratu da'

Nafarroako parlamentuak bukatu ditu Ultzamako biogas plantaren ikerketa lanak. Gobernua babesten duten lau alderdiek garbi dute: "Iruzurra egon zen". EH Bilduko Adolfo Araiz izan da 'Mezularia'n.

  • 7:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nafarroako parlamentuak bukatu ditu Ultzamako biogas plantaren ikerketa lanak. Iruzurra egon zela esateaz gain, horren erantzule politiko egin dute Patxi Perez, planta eraiki zenean Ultzamako alkate zena. Gaur egun UPNko zuzendaritzako kidea da Perez. Oposizioko taldeek ez dute irregulartasunik antzeman.  Gobernua babesten duten lau alderdiek garbi dute: "Iruzurra egon zen". EH Bilduko Adolfo Araiz izan da 'Mezularia'n.