Itxi

Mezularia

'Gazte Txanpon Soziala'

'Gazteak boluntariotzan aritzea nahi dugu, eta hori eskertu eta saritu'

Andoni Lastra Aldrebesa kultur elkarteko kideak azaldu ditu 'Mezularia'n gazteen boluntariotza saritzeko Bizkaian sortu duten 'Gazte Txanpon Soziala' proiektuaren nondik norakoak.

  • 5:14 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bizkaiko gazteen konpromiso soziala indartzeko proiektu aitzindaria jarriko dute martxan Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK fundazioak Aldrebesa elkartearekin elkarlanean. 'Gazte Txanpon Soziala' du izena proiektuak, eta gazteek egindako boluntariotza soziala saritzea du helburu; hori bai, sariak ez dira dirutan izango. Txanpon birtualak eskuratuko dituzte gazteek, eta produktu edo zerbitzuengandik trukatu ahal izango dituzte. Aldrebesa kultur elkarteko Andoni Lastra kideak eman dizkigu azalpenak 'Mezularia'n.