Itxi

Mezularia

Made in Basque

'Teknologia eta nazioartekotzea dira Juaristiren arrakastaren arrazoiak'

Azkoitiko Juaristi enpresak 75 urtetik gorako ibilbidea osatu du piezak automatikoki egin eta aldatzeko gai diren makinak ekoizten. Asier Gogorza zuzendari nagusia izan da 'Mezularia'n.

  • 11:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pieza ertain eta handiak erabiltzen dituzten enpresek badute Juaristi lantegiaren berri. Nazioartera bideratzen dituzten makina gehienak, Europa erdialdera batez ere. Nazioartekotzea da, hain zuzen, Juaristiren ibilbide onaren arrazoietako bat. Asier Gogorza zuzendari nagusiak kontatu dizkigu 'Mezularia'n enpresari buruzko xehetasunak.