Mezularia
Mozal Legea
'Mozal Legea ez aplikatzeko eskatu diegu Legebiltzarrari eta Jaurlaritzari'
Hala Bedi irratiko, ELEAk mugimenduko eta Kaleratzeak Stop elkarteko ordezkariek agerraldia egin dute Eusko Legebiltzarrean. Mikel Saez de Buruaga Hala Bediko kazetaria izan da 'Mezularia'n.
-
8:30 min
Ia urtebeteko prozedura administratiboaren ondoren, 602 euroko isuna berretsi dio Eusko Jaurlaritzak Mikel Saenz de Buruaga Hala Bedi irratiko kazetariari. Gasteizko Errekaleorren 2016an izandako gertakarien berri ematen ari zela zigortu zuten. Gasteizko Legebiltzarrean agerraldia egin du gaur, ELEAk mugimenduko eta Kaleratzeak Stop elkarteko ordezkariekin batera, eta mozal legea ez dezatela aplikatu eskatu die alderdi politikoei eta Jaurlaritzari. Saez De Buruagarekin berarekin hitz egin dugu 'Mezularia'n.