Itxi

Mezularia

Errugbia

'Euskal Herri osoko errugbia indartzeko bidea izan daiteke elkarlana'

Mugaz gaindiko Euskal Liga proiektua aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko, Nafarroako nahiz Iparraldeko errugbi federazioek. Bingen Zupiria Kultura eta Kirol sailburuak eman ditu azalpenak.

  • 8:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskal Herrian taldeen artean formakuntza-mailetan dagoeneko izaten ari den lankidetza goi-mailako errugbian finkatzea da proiektuaren helburua, gizonezkoen zein emakumezkoen kategorietan. Asmoa udazkenean kanporaketa-formatuan abiatzea da, eta 2020tik aurrera erregulartasunez Liga modua jokatzea. Bingen Zupiria Kultura eta Kirol sailburuak eman dizkigu azalpenak 'Mezularia'n.