Mezularia
Iñaki Beristain gogoan
'Arantzazu indartzeko eta gizarteratzeko lan handia egin zuen Iñakik'
Joxe Mari Arregi Arantzazuko bikarioak gogoratu du 'Mezularia'n Iñaki Beristainen izena eta izana. Larunbatean omenaldia egingo diote Arantzazun gertuko zutenek.
-
9:04 min
Irailean hil zen Iñaki Beristain fraideari omenaldia egingo diote larunbatean urte luzez etxea izan zuen santutegian. “Maitatu Arantzazu” lelopean antolatu dute ekitaldia, Beristainek maiz erabiltzen zuen leloa, eta ekitaldia santutegiaren etorkizunaz hausnartzeko ere baliatuko dute. Joxe Mari Arregi Arantzazuko bikarioa izan da 'Mezularia'n.