Mezularia
Altsasuko auzia
'Terrorismo salaketa erabili dute mendeku zigor hauek justifikatzeko'
Auzitegi Nazionalak 2 eta 13 urte arteko espetxe zigorrak ezarri dizkie Altsasuko 8 gazteei, terrorismoa baztertu arren lesioak, desordena publikoak eta mehatxuengatik ezar daitezkeen handienak.
-
11:14 min
Amaia Izko Altsasuko gazteetako batzuen abokatuak ez du zalantzarik: "Astakeria" da 8 gazteei jarritako zigorra. Errekurtsoa jarriko dutela iragarri du Izkok Mezularian. Iazko martxoan Iruñean izan ziren istiluen inguruko epaia egun berean ezagutu dugu; auziperatutako 4 gazteei, 2 urteko espetxe zigorra ezarri die Auzitegi Nazionalak. Patxi Petrirena gazteetako baten aita izan da 'Mezularia'n.