Itxi

Tokikom

Zunda bat estratosferara

Durangoko Kurutziaga ikastolako talde batek zunda bat bidali du espaziora

Ia 36 kilometro egin ditu zundak. 2 ordu eta erdira, Eskoriatzako Marin auzoan hartu du lur. Irudi ikusgarriak hartu ditu zundak.

  • -

    11:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Durangoko Kurutziaga ikastolako talde batek zunda bat bidali du estrafosferara. Proiektuan parte hartu duten Xabi Goiri ikaslearekin eta Eider Gotxi irakaslearekin hitz egin dugu.  Hilabete bat eman dute proiektua gauzatzen. Zientzietako irakasleak Interneten topatutako unitate didaktiko bat landu dute. AENAk  eman zien espaziora zunda bidaltzeko baimena. Irrati afizonatu baten bitartez egin zuten 18. kilometrotik aurrera zundaren jarraipena. Ia 36 kilometro egin ditu zundak. 2 ordu eta erdira, Eskoriatzako Marin auzoan hartu du lur. Irudi ikusgarriak hartu ditu zundak. Anboto astekariko Jone Guenetxeak ekarri digu albistea.