Mezularia
Memoria historikoa
Baserrien eta bailaren izenak berreskuratu eta ofizialdu dituzte Zizurkilen
Frankismoan ofizialtasuna galdu zuten etxe, baserri eta bailarek berreskuratu dute Zizurkilen izena. Arakatze eta datu bilketa lan mardularen berri eman du Joxin Azkue zizurkildarrak 'Mezularia'n.
-
12:00 min
Frankismoarekin batera ofizialtasuna galdu zuten Zizurkilgo etxe, baserri eta bailarek garai hartako Udal idazkariaren erabakiz. Baserri guztiak "diseminado" izatera pasa ziren, ehunka urtetan mantendutako izenei ofizialtasuna kenduz. Horiek berreskuratu dituzte orain eta ekimenaren berri eman dute 'Mezularia' saioko ''Tokikom'' atarian Joxin Azkue zizurkildarrak eta Joni Ubeda Aiurri aldizkariko kazetariak.