Mezularia
Mezularia
'Ttap' aldizkariaren lehen alea argitaratu dute
Uztaileko aurkezpen arrakastatsuaren ondoren, 'Ttap' aldizkari digitala martxan jarri dute. Astero, gaurkotasuneko gaiak eskuratu ahal izango dira. Monika Belastegi zuzendariak azaldu digu.
-
TTAP aldizkariaren lehen azala gipuzkoako edizioan
6:52 min
Batez ere kontsumo urbano eta azkarrerako pentsatuta dago. Edukiak poltsikoratu ahal izango dira mugikorraren bidez, 'Ttap' erabateko multimedia baita.
Gaurkotasuneko gaiak astero, irakurri, ukitu, ikusi eta entzun ahal izango dira, testuekin batera, bideoak, audioak eta grafiko interaktiboak eskainiko baititu. 'Ttap'ek gertuko gaiak landuko ditu, modu erraz eta azkarrean kontsumitzeko moduan.
Lekukotasuna bermatuz, bi edizio izango ditu astero: bat Bizkaian oinarritutakoa eta beste bat Gipuzkoan, kolaboratzaile zerrenda zabalarekin batera.