Mezularia
Eskola inklusiboa
"Etorkinak ez dira arazoa, egoera sozio-ekonomikoa baizik"
Hezkuntza inklusiboaren alde Zubiak Eraikiz plataformaren herri ekimen legegilea ostegunean eztabaidatuko dute Legebiltzarrean. Gonzalo Larruzea Zubiak Eraikiz plataformako kidea izan da Mezularian.
-
8:56 min
Ostegunean eztabiadatuko dute Gasteizko Legebiltzarrean Zubiak Eraikiz plataformaren herri ekimen legegilea. Hezkuntza inklusiobaren aldeko egitasmoa da, hezkuntza publikoa eta itunpekoaren artean egiten den ikasle etorkinen banaketa orekatua izan dadin, besteak beste. 17.000 sinadura bildu dituzte eta horregatik pozik daude, baina jakin badakite osteguneko plenoan ez duela ekimenak aurrera egingo, EAJk, PSEk eta PPk aurkako botoa iragarri dutelako.