Itxi

Mezularia

Elikadura jasangarria

"Elikadura kate osoaren kontzientziazioa beharrezkoa da"

350.000 tona elikagai hondatu eta galtzen da urtean EAEn eta kopurua gutxienez erdira jaisteko plataforma osatu da Euskadin. Arantza Madariaga Elikako zuzendari nagusia izan da Mezularian.

  • 11:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Alperrik galdu eta botatzen dugun janari kopurua gutxitzeko plataforma sortu dute erakunde eta sektoreko ordezkariek, 60 bat eragilek denera. Urtean 350.000 tona jaki botatzen dugu EAEn, 160 kilo pertsonako, eta helburutzat 2030erako kopuru hori erdira jaistea jarri dute. Arantza Madariaga Elikaren zuzendari nagusiak eman du ekimenaren berri Mezularian.