Mezularia
'Markak' ikuskizuna
'Berlinen Gernikako sarraskia musikatzea berezia egin zitzaigun'
Gernikako bonbardaketaren lekukotzak jasotzen dituen 'Markak' dokumentalaren soinu-banda zuzenean ikusteko azken aukeratako bat izan dute Iruñean. Aitor Etxebarria musikaria izan da 'Mezularia'n.
-
7:32 min
Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenaren harira Markak dokumentala ekoitzi zuen Hannot Mintegia gernikarrak. Dokumentalaren soinu-banda Aitor Etxebarria Ensenblek osatu zuen eta azken bi urteetan ikus-entzunezkoa eta musika batean eta bestean aurkezten izan dira. Bonbardaketari buruzko lekukotza eta oroitzapenei doinua jarri die Etxebarriak. 'Mezularia'n izan dugu.