Mezularia
Filosofiaren tartea
XIX. mendeko 'Meduse' ontziaren tragedia egungo begietatik
Filosofiak lotura zuzena du gizarteko beste hainbat disziplinekin. Horien inguruan gogoeta egin du Oihana Ameskuak Theodore Gericaulten 'Meduse ontziaren hondoratzea' koadroa abiapuntu hartuta.
-
11:33 min
Artearen eta filosofiaren arteko harremanak eraman du Oihana Ameskua gaurko gogoeta egitera. 390 pertsona hil ziren 1816ko uztailaren 2an Mauritaniako kostaldean hondoratu zen Meduse fragata frantsesean. Gertaera ardatz hartuta Theodore Gericaultek handik urte batzuetara pintatu zuen koadroa, eta koadroaren atzeko mezuen irakurketa egin du Ameskuak.