Mezularia
Inprobisazio bira
'Musikak lagunduta, oso erakargarria egiten da ahozko inprobisazioa'
Nazioarteko Inprobisatzaileen Birak orain arte emandakoaren berri eman du 'Mezularia'n Iker Iriarte gai jartzaileak. Bertsolariak, Kubako repentistak eta Argentinako payadoreak ari dira elkarrekin.
-
10:36 min
Mintzola Ahozko Lantegiak eta Lanku Kultur Zerbitzuak elkarlanean antolatuta, Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira egiten ari dira egunotan Euskal Herrian barrena. Bertsolariekin batera, munduko beste kultura eta hizkuntzetako kantu inprobisatuetako ordezkariak ari dira kantuan, Kubako repentistak eta Argentinako payadoreak hain zuzen. Iker Iriarte aritu da gaiak jartzen, eta orain arteko saioak nola joan diren kontatu du 'Mezularia'n.