Mezularia
Espezie inbaditzaileak
'Landareen lorontzietan iritsi da gurera, eta handik hasi da zabaltzen'
Bipalium generoko planaria bat detektatu dute Gipuzkoan. Barraskilo eta zizareen harrapakaria da eta lurzoruko ekosistema arriskuan jartzen duela ohartarazi du Xabier Rubio basozainak.
-
6:52 min
Gipuzkoako basozainen elkarteak zabaldu duen mezu batek jarri du hizpidea. Bipalium generoko planaria inbaditzaile bat identifikatu dute; bertako zizare, barraskilo edo bareak jaten ditu. Ziraun itxura du, 30 zentimetroko luzera, gorputz laua eta mailu formako burua Xabier Rubio Gipuzkoako Aldundiko basozainak 'Mezularia'n azaldu duenez.