Itxi

Mezularia

Euskal presoak

'Presoen eskubideen defentsan inoizko aniztasun handiena lortu dugu'

Orain Presoak dinamikak deitutako manifestazioak alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragileen aldetik izan duen babesa azpimarratu du Arantza Aldeazabal Orain Presoak dinamikako kideak.

  • 8:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lau lehentasun ezarrita ekainean sortu zuten Orain Presoak dinamika: urruntze politika bukatzea, larriki gaixo dauden presoak artatzea, zigorren metaketa eta lehen graduen aldaketa. Lau aldarrikapen horiek Donostiako kaleetan izango dute oihartzuna bihar, eta mobilizazioarekin bat egin duten alderdi, sindikatu eta gizarte eragileen pluraltasunak agerian utzi du 'Mezularia'n Arantza Aldeazabalen hitzetan "jauzi kualitatiboa" eman dela presoen eskubideen defentsan.