Mezularia
Migrazioa
'Mugan neurriak zorroztuz gero enbutua zena tapoi bihurtzeko arriskua dago'
Frantziak mugan zaintza zorroztu egingo duela iragarri izana kezkagarritzat jo dute migratzaile eta errefuxiatuen alde lanean ari diren taldeek. SOS Arrazakeriako Mikel Mazkiaran izan da Mezularian.
-
7:48 min
Frantziako estatu idazkaria joan den ostiralean izan zen Behobia eta Hendaian, eta bisita horren ondoren egin du iragarpena Christophe Castaner Barne ministroak: muga pasabideetan zaintza indartzeko erabakia hartu du Frantziako Gobernuak. Hendaian ez ezik, Irunen izan dezakeen ondorioez mintzatu da 'Mezularia'n Mikel Mazkiaran SOS Arrazakeria elkarteko kidea.