Mezularia
Osasuna
'Bost erizainek zaindu al ditzakete mila lagun? Erantzuna agerikoa da: ez'
Satse erizainen sindikatuak herri ekimen legegilea sustatuko du erizain bakoitzari dagokion ratioa legez mugatu eta Europako batez bestekora parekatzeko. Amaia Mayor Satseko kidea izan da gurean.
-
5:30 min
Europan ezarrita dagoen ratioa baino dezente handiagoa da Euskal Autonomia Erkidegoan erizainek artatu behar dutena. Estatuko beste hainbat lekutan antzeko egoera dute eta 500.000 sinadura bildu nahi dituzte Kongresura eraman eta herri ekimen legegilea sustatzeko.
Satseren arabera Europar Batasuneko batez bestekoa mila herritarreko 8,8 erizainekoa da, eta egun, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 7,16koa da kopurua. 'Merezi dugun osasungintza' leloarekin hasi dute sinadura bilketa, herritarrei osasun arreta segurua eta kalitatezkoa ziurtatzea helburu. Amaia Mayor Satseko kidea izan da 'Mezularia'n.