Mezularia
Hezkuntza
'Eskolak eskainitako baliabideek baldintzatzen dute ikasleen garapena'
Atzerriko ikasleak nola eskolaratu eztabaidaren testuinguruan, Kataluniako Joaquim Ruyra ikastetxearen eredua azaldu dute Harkaitz Zubiri EHUko irakasleak eta 'Hik Hasi'ko Arantzazu Muñoak.
-
L'Ospitalet de Llobregateko Joaquim Ruyra ikastetxea
16:29 min
Tokian tokiko errealitateak aintzat hartu behar badira ere, Euskal Herrirako ispilu gisa balio dezakeen adibide bat jorratu dute hezkuntzaren atalean. Katalunian emaitza akademiko oso onak izaten ari da L'Ospitalet de Llobregateko Joaquim Ruyra ikastetxea. Langile auzo batean kokatuta, jatorri askotariko ikasleak elkartzen dira bertan. Lorpen akademikoak eta bizikidetza bateragarriak direla erakusten ari dira ikastetxeko hezkuntza proiektuaren bidez. Harkaitz Zubiri EHUko irakasleak eta Hik Hasi aldizkariko Arantzazu Muñoak azaldu dituzte proiektuaren nondik norakoak.