Mezularia
Cabacas auziko epaiketa
'Argi geratu da beharrezko neurriak ez hartzearen ondorioa izan zela'
Epaiaren zain geratu da Iñigo Cabacasen heriotza argitzeko epaiketa. Jone Goirizelaia akusazioaren abokatuak inpunitatearen arriskuaz ohartarazi du fiskalaren azalpena entzunda.
-
Jone Goirizelaia. Argazkia: EiTB
11:15 min
Hamabi auzi saioren ondoren sententziaren zain geratu da Inigo Cabacasen heriotza argitzeko epaiketa. Salaketa partikularrak zigorrak eskatu ditu ertzainentzat, epaiketan delitua frogatuta gelditu delakoan. Areago, Jone Goirizelaia Cabacas familiaren abokatuak 'Mezularia'n ohartarazi du inpunitatearen arriskua dagoela fiskalaren azalpenak entzunda. Sei ertzain auziperatuen abogatuek eta fiskalak absoluzioa eskatu dute.