Itxi

Mezularia

Musika tresnak

'Perkusioa oinarrizkoa da dantzan eta musikan, eta bazen berritzeko garaia'

Iruñeko Ezpela artisautza tailerraren eskutik danbolin mota berriak ekoitzi ditu AIKO taldeak. Karbono zuntzezko danborrak dira eta dituzten onuren berri eman du AIKO taldeko Sabin Bikandik.

  • AIKO taldearen danbolin berriak.

    10:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Atabal eta danbolin gama berria aurkeztu du musika eta dantza tradizionala zabaltzeko asmoa duen AIKO taldeak. Proposamen iraultzaile gisa aurkeztu dute, bai erabilitako materialari dagokionez eta baita lortutako soinuari dagokionez ere. AIKO DRUMS izena jarri diete danbolin berriei eta karbono zuntzez egin dituzte. Sabin Bikandi AIKO taldeko kide eta dantza irakasleak eman ditu danbolinaren xehetasunak 'Mezularia'n.