Mezularia
Azaroak 25
'Berdintasun politikak garatzeko eremu guztietan daude baliabide gutxi'
Hitzak bakarrik ez, indarkeria matxistari aurre egiteko ekintzak eskatu dizkie erakundeei Ana Txurruka Bilgune Feministako kideak azaroaren 25erako deitu dituzten protesten testuinguruan.
-
5:55 min
Euskal Herriko mugimendu feministak bilkurak deitu ditu iganderako “Injustizia patriarkalaren gainetik, saretze feminista” lelopean. Erakundeentzat mezua izan du Ana Txurrukak 'Mezularia'n: minutu bateko isilune gutxiago egin eta baliabide gehiago jarri ditzatela berdintasunaren bidean eta indarkeria matxistari aurre egiteko.