Itxi

Mezularia

Eusko Ikaskuntza

'Eztabaida eta kongresuetako ondorioak Liburu Zurian jasoko ditugu'

Xabier Alkorta Eusko Ikaskuntzaren mendeurreneko kongresuko presidenteak eman ditu 'Mezularia'n erakundeak Oñatin egingo duen ospakizunaren inguruko xehetasunak.

  • Oñatiko mendeurreneko ekitaldiaren afixa.

    11:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eusko Ikaskuntzak larunbatean egingo du Oñatin erakundearen mendeurreneko ospakizun ekitaldi nagusia. Aurrez, Oñatin bertan, urrian eta azaroan egin dituzten bost kongresuen ondorioak aterako dituzte. Lurraldetasuna, Euskara, Gizarte aniztasuna, Garapen sozio-ekonomikoa eta Gobernantza demokratikoa izan dira kongresuetan landutako gaiak. Xabier Alkorta Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuko lehendakariak eman ditu Oñatiko ospakizunaren xehetasunak 'Mezularia'n.