Mezularia
Oneka, emakume pentsiodunak
'Emakumezko pentsiodunek ditugun arazoak azaleratzeko sortu dugu Oneka'
Duintasuna aldarrikatzera kalera aterako dira pentsiodunak abenduaren 15ean, tartean Oneka Euskal Emakume Pentsionisten Elkartea. Mertxe Mendez eta Ana Mezoa Onekako kidea izan dira 'Mezularia'n.
-
10:15 min
Pentsiodunen protestak izan dira 2018ko albisteetako bat. Astelehenero duintasuna eskatzera atera dira kalera, eta ateratzen jarraitzeko asmoari eusten diote. Abenduaren 15ean egingo dute hurrengo protesta handia eta bertan izango dira Oneka Euskal Emakume pentsiodunen plataformako kideak ere. Mertxe Mendez eta Ana Mezoa dira haietako bi, eta 'Mezularia'n eman dizkigute azalpenak.