Mezularia
EITB Maratoia
'Behobia-Donostiak biriketako minbizia ikusarazteko balio izan digu'
Biriketako minbiziaren ikerketara bideratuko da aurten EITB maratoian bildutako dirua. Jon Zabaleta Donostiako Unibertsitate Ospitaleko zirujaua izan da Mezularian.
-
EITBren 'Airea biriketako minbiziaren aurka' kanpainaren aurkezpen ekitaldia.
13:15 min
Biriketako minbiziaren kontrako borrokara bideratuko du EITBk aurtengo maratoian bildutako dirua. 'Airea biriketako minbiziaren aurka' du aurtengo leloa eta hilaren 13an egingo da. Behobia-Donostia lasterketari lotuta 'Arnastu Behobia' kanpaina hauspotu zuen Jon Zabaleta medikuak, eta besteren artean horixe izan du hizpide 'Mezularia'n.