Itxi

Mezularia

Osakidetza

'Iruzurra Osakidetza sortu zenetik egin dela onar dezaten lortu nahi dugu'

Roberto Sanchez Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoa auzitara eraman zuen medikuetako batek salatu du mendekuagatik lanpostutik kaleratu egin nahi dutela.

  • ESK sindikatuko ordezkariek Gasteizko Legebiltzarrean egin dute agerraldia.

    10:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

Justiziak geldiarazi egin du Osakidetzak urte hasieran errepikatu behar zuen anestesia arloko Lan Eskaintza Publikoaren azterketa, eta irregulartasunik gertatu ote zen argitu bitartean ezingo du azterketa egin. ESK sindikatuak jarritako salaketaren ondorioz hartu du erabakia Gasteizko epaitegiak. Sindikatu horrek jakinarazi du Osakidetzako ustezko iruzurra salatu zuten hiru medikuak, mendekuz, lanetik bota nahi dituztela. Roberto Sanchez mediku horietako bat izan da 'Mezularia'n.