Mezularia
Zientzia
Urteari errepasoa 2018ko zientzia albiste aipagarrienen eskutik
Urteko zientzia albiste garrantzitsuenean errepasoa egin du Elhuyarreko Ana Galarragak Mezularian. Abiapuntua Jiankui He zientzialari txinatarrak genetikoki eraldatutako bi haurren auzia izan da.
-
Laborategi batean egindako proben laginak.
14:56 min
2018ari zientziaren begietatik begiratu dio Ana Galarragak. Urteko hamar albiste esanguratsuenen zerrenda osatu du eta zerrenda aurrena Jiankui He zientzialari txinatarrak genetikoki editatutako bi haurren albistea. CRISPR teknikaren bidez, hiesarekiko erresistente egiteko eraldatu zituela azaldu du eta esperimentua egiazkoa dela baieztatu ez bada ere, eztabaida sutsua piztu zientzia-komunitatean. Etikaren muga gorriak zeharkatu dituelakoan.