Mezularia
Kirol eskalada
"Udalak jarritako baldintzekin ezin dira rokodromoak ireki eta kudeatu"
Itxita jarraitzen dute Gasteizko udal rokodromoek eta horren zergatia jakin asmoz jo dugu Borja Donnay udal-rokodromoetako langilearen eta Adrian ‘Txiki’ erabiltzailearen lekukotzaren bila.
-
Eskalatzaileak Sutan elkartearen agerraldia.
11:03 min
Irailaz geroztik itxita daude Gasteizko hiru udal rokodromoak: Ariznabarra eta Hegoalde kiroldegietako rokodromoak eta oraindik ere irekitzeke dagoen Salburuakoa. Egoera salatzeko agerraldia egin dute ESK sindikatuak, rokodromoetako langileek eta Eskalatzaileak Sutan elkarteko kideek. Borja Donnay udal-rokodromoetako langilea eta Adrian ‘Txiki’ erabiltzaile eta Eskalatzaileak Sutan taldeko kidea izan dira Mezularian.