Itxi

Mezularia

Tokikom

Elkartasuna Opel Astra zahar baten barruan

Axel Jauregi eta Jon Zarautz otsailean Marokora joango dira Raid batean parte hartzera, 1997ko Opel Astra batean, bertako haurrentzako materialekin

  • Elkarrizketaren une bat.

    16:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urumeako Kronika hedabideko Leire Goñi kolaboratzaileak gonbidatuta, Miramongo estudioan izan ditugu Jon Zarautz eta Axel Jauregi hernaniarrak. Bi ikasle gazte dira, 2019an proiektu berri bati ekingo diotenak. Marokora joan eta UNI Raid lasterketan parte hartuko dute.

Lasterketaren helburua bertako haurrentzako gauzak eramatea da. Horretarako, parte-hartzaileek ahalik eta material gehien eraman behar dute euren kotxeetan. Badira ordea bete beharreko arau batzuk. Parte hartzaileek 18 eta 28 urte bitartean izan behar dituzte, eta ikasleek bakarrik har dezakete parte. Kotxeak 20 urte baino gehiago izan behar ditu, eta trakzioa bi gurpiletan bakarrik. Atzean edo aurrean, baina ezin dira 4x4 trakziodunak izan.