Mezularia
Gizartea
Adingabeentzako zentroetan 'ebaluazio kultura berri bat sartu nahi dugu'
Denis Fernandez Gipuzkoako Aldundiaren tutoretzapeko adingabeen eguneko zentru berriko teknikariak dioenez, garrantzitsua da gazteen etxeko zein zentruko giroak uztartzea.
-
Haur bat arkatzari eusten
7:20 min
Donostian, Loiolako erriberan kokatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak tutoretzapeko adingabeen zentro berria. Gazteen egoera aztertzeko eta hauei laguntzeko ebaluazio modu berri baten bilaketa mintzagai izan du 'Mezularia'n Denis Fernandez, adingabeen zentro berriko teknikariak.
Gazte asko 'biktimizatu' egiten direla, eta hauei ahotsa ematea, familiaren ikuspuntua aintzat hartzea bezain garrantzitsua dela azpimarratzen du Fernandez-ek. Beste zentruetan izan ondoren, gazteek beren familiekin galdutako loturak errekuperatu eta zubi berriak eraikitzea dute, helburu nagusietako bat.