Itxi

Mezularia

Podemosen zatiketa

'Errejonek egin duena ez da Podemosen jarduteko modua eta bidea'

Azken asteetan Podemos alderdiaren baitan areagotzen ari den zatiketa eta arrakala benetakoa dela onartuta ere, egoera gainditzeko modua ikusten du Eduardo Santos Nafarroako idazkari nagusiak.

  • Eduardo Santos.

    11:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Egunek aurrera egin ahala sakonduz ari da Podemosen barne zatiketa, eta Iñigo Errejonek Ahora Madrid plataformara egindako gerturatzea izan da azken adibidea. Gauzak horrela, otsailaren 2rako deitua zuen Herritar Kontseilua asteazkenera aurreratu du Podemosek. Eduardo Santos Nafarroako Podemos-Ahal Duguko idazkari nagusiaren hitzetan, elkarrizketa da barne-gatazka konpontzeko eta herritarren ilusioa berreskuratzeko bidea.