Mezularia
'Korner' jaialdia
'Kirola eta literatura lotzeko tradiziorik ez da izan gurean'
Futbola eta kultura uztartzeko 'Korner' jaialdia antolatu dute elkarlanean Real Sociedad Fundazioak eta Donostia Kulturak. Aritz Gorrotxategi idazleak jaialdirako espresuki idatzi du ipuin bat.
-
Aritz Gorrotxategi idazlea.
13:31 min
Apartekoak diruditen bi mundu, futbola eta kultura, uztargarri direla erakusteko antolatu dute bigarren urtez 'Korner' jaialdia Real Sociedad Fundazioak eta Donostia Kulturak. Igandean hasiko da dagoeneko tradizio bihurtu den bertso derbiarekin, eta aste osoan zehar izango du segida solasaldi, elkarrizketa, mahai-inguru eta proiekzioen bidez. Futbolak eta kulturak dituzten harremanen inguruan aritu da hizketan Aritz Gorrotxagi idazlea 'Mezularia'n.