Itxi

Mezularia

Hezkuntza

'Jatorri atzerritarreko ikasle gehiago dator orain ikastoletara'

Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidentearen hitzetan pozgarria da ikastoletara iritsi den atzerriko ikasle kopuruak gora egin izana eta baliabide gehiago eskatu ditu egoera berrira egokitzeko.

  • Koldo Tellitu, Bilbon egindako agerraldian.

    12:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ikastolen Elkarteak urrian aurkeztu zuen atzerritar jatorriko ikasleen segregazioari aurre egiteko proposamena eta egin dute horren aurreneko balantzea. Ikastoletara iritsi den atzerriko ikasle kopurua hazi egin delako pozik hitz egin du Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidenteak, nahiz eta onartu duen desoreka handia dagoela herriandeen arabera.

Aurreko ikasturtearekin alderatuz gero, % 300 egin du gora ikasturtea hasita epez kanpo ikastoletara bideratu duten ikasle kopuruak eta errealitate berri horri behar bezala erantzuteko baliabide gehiago eskatu dizkio Tellituk Hezkuntza Sailari.