Mezularia
Brexita
'Europar Batasunetik kanpo saltzeko ohituta ez dutenak daude kezkatuen'
Pablo Fano Eusko Jaurlaritzak SPRIren bidez Londresen duen bulegoko arduradunak Brexitaren inguruan euskal enpresek dituzten kezka eta zalantzak zeintzuk diren zehaztu ditu.
-
Pablo Fano SPRIren Londresko arduraduna.
9:38 min



Basque Trade Eusko Jaurlaritzaren nazioarteko agentziak antolatuta, euskal enpresak Brexitaren aurrean prestatzeko jardunaldia egin dute Bilbon. Pablo Fano Eusko Jaurlaritzak SPRIren bidez Londresen duen bulegoko arduradunak hartu du parte topaketan eta enpresei zer aholku eman eta nola lagundu ulertzeko gakoak eman ditu. Akordio gabeko Brexita izan edo adostutakoa izan, egoera desberdinak izango direla ohartarazi du.