Mezularia
Segurtasuna
'Onartezina da Ertzaintzak bizi duen hondamendi egoera'
Unai Garabieta ESAN sindikatuko kidearen esanetan "kaos" egoera bete-betean dago Ertzaintza, lan-talde eta azpiegitura eskaxa tarteko. Mobilizazioak hasiko dituzte datorren astetik aurrera.
-
Ertzaintzaren promozioetako bat.
7:47 min
Ertzaintzan gehiengoa duten ERNE eta ESAN sindikatuek agerraldia egin dute Ertzaintzaren barne-antolaketa salatu eta lanerako dituzten gabeziak azalareratzeko. "Hondamendi eta kaos" egoera bizi dutela salatu du 'Mezularia'n Unai Garabieta ESAN sindikatuko kideak eta ohartarazi du 2020an Bilbon jokatuko den Eurokopari begira segurtasuna bermatzeko moduan ez dagoela Ertzaintza egun duten azpiegitura eta antolaketa aintzat hartuz.