Itxi

Mezularia

Osakidetza

'Fiskaltzak dioena ikusita, Jon Darpon kargutik kentzea ezinbestekoa da'

Esther Saavedra ELA sindikatuko kidearen arabera, "oso larria" da fiskaltzak helarazi dien txostena; Osakidetzaren lan eskaintza publikoan delitu zantzuak ikusi ditu.

  • Osakidetza

    Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoan egindako azterketatako bat.

    8:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoan delitu zantzuak ikusi ditu Euskadiko Fiskaltza Nagusiak. ELA sindikatuak jakinarazi duenez sekretukopeko informazioa zabaldu zutela uste du fiskaltzak, eta irregulartasunean Osakidetzako zuzendaritza erabakigarria izan zela. Fiskaltzaren arabera, hiru zerbitzu-buru izan ziren ustez filtrazioak egin zituztenak. Esther Saavedra ELA sindikatuko kideak 'Mezularia'n esan digunaren arabera, larria da oso fiskaltzak dioena eta Jon Darpon Osasun sailburuaren dimisioa eskatu du.