Itxi

Mezularia

Erraustegia

'Seme-alaben osasuna babestea politika egitea bada, politika egingo dugu'

Joseba Belaustegi GuraSOS plataformako kide eta abokatuaren esanetan egiazko dokumentuak dira aste honetan aurkeztu dituztenak, eta Gipuzkoako Aldundiari gezurretan aritzea leporatu dio.

  • Joseba Belaustegi.

    Joseba Belaustegi GuraSOS elkarteko kide eta abokatua.

    10:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Imanol Lasa Gipuzkoako Aldundiko bozeramaileak Zubietako erraustegiak punta-puntako teknologia eta kontrol zorrotzak izango dituela berretsi eta GuraSOS elkarteari gezurretan aritzea leporatu ondoren, Joseba Belaustegi GuraSOS elkarteko kidea gonbidatu dugu 'Mezularia' saiora. Aurkeztu dituzten agiriak egiazkoak direla berretsi du Belaustegik eta zera nabarmendu: "Ika-mika ona gardentasuna eta egina bilatzeko denean. Hori ulertu behar du Aldundiak".