Itxi

Mezularia

Itsas ontzigintza

'Zurgintzak Bizkaian izan zuen garrantzia ezagutarazi nahi dugu'

Jon Ispizua Erain proiektuko arduradunaren ustez garrantzitsua da garai bateko itsasontziak berritu eta zurgintza lanbidea berreskuratzea. Horretan ari da boluntario talde bat Bilboko Itsas Museoan.

  • 'Erain' proiektua.

    'Erain' proiektuaren tailerrean ari den boluntario talde bat.

    8:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bilboko Itsas Museoak ‘Erain Memoria’ eskuliburu teknikoa aurkeztu du, 2016an Erain proiektua sortu zutenetik gaur arte egindako lanaren eta izandako bilakaeraren berri emateko. XX. mendeko Bizkaiko erriberako zurgintza ezagutarazi eta lanbidea berreskuratzeko lanean ari da Erain; eta iragan mendeko ontziak zaharberritzen eta berreraikitzen ari dira. Jon Ispizua Erain proiektuko arduradunak eman ditu azalpenak 'Mezularia'n.