Mezularia
Altsasuko auzia
"Demokraziaren osasunagatik, bidegabekeria honekin bukatu beharra dago"
Bel Pozueta Altsasuko gazte auziperatuen gurasoen bozeramaleak Mezularian berretsi du, kolpeak kolpe seme-alaben alde lanean jarraituko dutela "justizia egin arte"
-
Bel Pozueta.
8:24 min
Auzitegi Goreneko Apelazio Auzitegiaren ebazpena kolpea izan dela onartu du Bel Pozueta Adur Ramirez de Alda gaztearen amak. Apelazio Aretoak berretsi egin ditu Altsasuko gazteei ezarritako zigorrak; 2 eta 13 urte arteko kartzela zigorrak ezarri zizkien Auzitegi Nazionaleko lehenengo sekzioak eta helegiteak aztertu ondoren gazteetako bati soilik jaitsi dio zigorra. Iñaki Abaden kasua da eta 10 urtetik 6 urtera murriztu diote zigorra. Justizia eskatzen eta seme-alaben eskubideen alde lanean jarraitzeko asmoa berretsi du Pozuetak.