Mezularia
Ikerketa
Zauri kronikoetarako apositu berria, bidean
Itxaso Garcia EHUko ikerlariak eman du osatu duten azterlanaren berri: polimero biodegradagarri baten nanoehunez osatu dute apositua eta aloe veraz eta nanopartikula lipidikoz osatua dago.
-
Itxaso Garcia EHUko ikerlaria.
6:37 min
Aurrerapausoa da, baina ez behin betikoa; oraindik ere falta da ikerketa dena erabilgarri izan dadin. Zauri kronikoak dituzten pertsonentzat baliogarria izan daitekeen apositu berria sortzeko bidean da EHUko ikertzaile talde bat. Polimero biodegradagarri baten nanoehunez, aloe veraz eta nanopartikula lipidikoz osatua dago eta Itxaso Garcia ikerlariak eman du horren berri 'Mezularia'n. 'International Journal of Pharmaceutics' aldizkariak berriki argitaratu du azterlana. Apositu berri horrek bigarren larruazal gisa balio du, zauria babestu, hidratatu eta orbaintzeko prozesua erraztuz.