Mezularia
Sutea Notre Damen
'Garaia aintzat hartuta, baliabide eta trebetasun handiekin eraiki zuten'
Iñigo Ezquerra EHUko Arkitektura Eskolako irakaslearen hitzetan "sekulako galera" izan da Notre Dame katedralarekin gertatutakoa. Katedrala zergatik den ikur garrantzitsua azaldu du 'Mezularia'n.
-
Notre Dame katedrala sutan.
10:31 min
Ia 200 urteko lanaren emaitza izan zen Notre Dame katedrala eta gotikoaren ikur nagusietako bat da. Berritze lanak egin arren, eutsi egiten zien ezaugarri nagusiei, eta UNESCOk 1991 urtean izendatu zuen gizateriaren ondare. Barruan gordetzen zituen artelan eta erlikiek jasandako kaltea zenbatekoa izan den zehaztea eta argitzea da orain lehentasuna, Iñigo Ezquerra EHUko Arkitektura Eskolako irakaslearen hitzetan. Horren arabera hartu beharko lirateke berreraikitzeko erabakiak.