Itxi

Mezularia

Ekonomia

'Garaia zein den kontuan hartuta langabezia datuak ez dira txarrak'

Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko Ekonomia dekanoak Espainiako Estatistika Instituak argitaratutako datuak orokorrean onak direla dio.

  • Enplegu-bulego bat

    Enplegu-bulego bat.

    10:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Espainiako Estatistika Instituak, INEk, urtarrila eta martxoa arteko lan merkatuko datuak argitaratu ditu eta Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko Ekonomia dekanoak datu horiek onak direla dio. Lan kontratuak suntsitzen diren garaia dela kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoan 5.300 okupatu gehiago daude eta Nafarroan 6.300 langabe gutxiago daude. Langabe kopurua igo den arren, okupatuak handitu egin dira. Zerbitzu arloko kontratazioak igo dira gehien eta industria arlokoak berriz jaitsi.

Langabezia tasa piskanaka jaitsiz doala azpimarratu du Belokik, bai Euskal Herrian, baita Espainian ere. Ekonomiaren hazkuntzak aurrera jarraitzen duela dio, Europatik ekonomia hozten ari dela badiote ere.

OCDE Ekonomia-Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak ere txostena aurkeztu du. Besteak beste, lanpostuen prekarietaren eta langileen formazioan jarri du arreta: lanaren automatizazioak eta digitalizazioa desberdintasunak areagotuko dituelako prestaketarik ez duten langileen kaltetan. Belokiren iritziz kontuan hartzeko datuak direla, izan ere egungo lanpostuen arriskua azpimarratu du, gizakiakiek egin dezaketen lana gauzatzeko gai direlako makina asko.