Itxi

Mezularia

Gernikako bonbardaketa

"Errefuxiatuei babesgunea eskaini diegu Gernikako sirena hotsak piztuz"

Gernika Alemaniako naziek eta Italiako faxistek bonbardatu zutela 82 urte bete dira. Urteroko sirena hotsak entzun dira Gernikan eta aurten Astrako sirena Gernikan dauden errefuxiatuek piztu dute.

  • Astra

    Astrako sirena piztu duten errefuxiatuak.

    8:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gernika bonbardatu zutela 82 urte bete dira apirilaren 26ean, eta urtero bezala, sirena eta kanpaia hotsak entzun dira arratsaldeko lauretan. Herri osoan zehar entzuten dira sirena hotsak eta aurten Astratik entzun den doinua Gernikan dauden errefuxiatuek piztu dute. Asier Arejita Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteko kideak hunkigarria izan dela unea dio. Gernikarrek bezala, berezi sentitu dutela errefuxiatuek sirena piztearena dio, eta beraiei babesgunea eskaintzea izan dutela helburu.

Duela 82 urteko gauzak errepikatu ez, baina errefuxatuek egun duten egoera salatu du Arejitak. Maiatzaren 5ean bestetik, Europa mailan "Besarkada kolektiboa" gauzatuko da Durangon errefuxiatuei babesa erakusteko. Arejitak gizaki orok eskubide berak dituela, eta alderdi eskuindarren politikek ez dutela ez hanka ez buru.