Itxi

Mezularia

Venezuela

'Herri bolibartarraren aurkako beste estatu kolpe ahalegin bat da'

Venezuelan 24 urte egin eta egun Euskal Herrian bizi den Joakin Arregik egin du Venezuelan azken orduetan bizi den egoeraren analisia.

  • Venezuela

    Juan Guaido eta Leopoldo Lopez oposizioko buruak.

    9:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mundu osoko komunikabideetako albiste nagusi ari da izaten azken orduotan Venezuela, eta bizi den tentsio giroa kezkaz ari da jarraitzen Joakin Arregi. Juan Guaido eta Leopoldo Lopez oposizioko buruek herritarrei kalera atera eta militarrei haien alde egiteko zabaldutako deiaren atzean beste estatu kolpe ahalegin bat dagoela dio. Mezularian egin du gertaeren gaineko bere gogoeta.

Goizean Juan Guaido Asanblea Nazionaleko presidenteak agerraldia egin du hainbat militar alboan zituela eta Maduroren "usurpazioaren amaiera" hasi dela iragarri du. Militar horiek aurrez Leopoldo Lopez oposizioko burua askatu dute, eta militarren babesa duela iragartzeko baliatu du hori Guaidok. Nicolas Maduroren gobernuak, bien bitartean, estatu kolpe ahalegin bat indargabetzen ari direla jakinarazi du eta militar gehien-gehienak leial izaten jarraitzen dutela ziurtatu du.