Mezularia
Txistua Libanon
'Txistua eta euskal kultura ezagutarazteko modu paregabea izango da'
Garikoitz Mendizabal txistulariak emanaldia eskainiko du Beiruten, Libanoko Orkestra Filarmonikoarekin batera. Naji Hakim organista eta konpositorearen lan berria estreinatuko dute.
-
Garikoitz Mendizabal aurreko emanaldi batean.
11:09 min
Emanaldi ezohikoa eskainiko du Garikoitz Mendizabal txistulari zestoarrak Beirut hirian. Libanoko Orkestra Filarmonikoarekin batera, Naji Hakim organista eta konpositore libanoarraren lan berria estreinatuko dute, eta estreinaldia prestatzeko entsegu bat bukatu berritan erantzun die 'Mezularia'ren galderei. Hakimek berak eta Libanoko Orkestrak Mendizabalen parte-hartzea eskatu zuten espresuki estreinaldirako, eta eskaerari ez diot hutsik egin Mendizabalek.