Itxi

Mezularia

Bisita gidatua

'Harrigarria da Usurbilek tradizioa eta modernitatea nola uztartu zituen'

'Harria Hitz' bisita gidatua egingo dute larunbatean Usurbilen, euskal kulturak 196oko urteetan izan zuen eztandak eta Usurbilek izandako harremana ezagutarazteko. Ismael Manterola izango da gidaria.

  • Usurbil. Kultura.

    Usurbilen dagoen Zumetaren murala.

    9:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskal kulturak 1960ko urteetan izan zuen eztandaren eta Usurbilen arteko loturaren berri emango du Ismael Manterola EHUko Artearen Historiako irakasleak, larunbatean, 'Harria Hitz' bisita gidatuaren bidez. 10:00etan hasiko da ibilaldia eta oraindik bada izena emateko modurik. Besteak beste, izen propioei lotutako elementu eta lekuak ikusteko modua izango da; Udarregi bertsolariaren omenezko eskultura, Jose Luis Zumetaren murala eta Mikel Laboa plaza, besteak beste: "Ezin da ahanzturan erori Usurbilen eta beste herri askotan dagoen ondarea".